XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezin dugu, Buddy.

Hasi ezkero, ez gara geldituko.

Eta daukagunarekin ozta-ozta ailegatuko zaigu.

Hogeitamar tarta dira.

Sukaldea ilunduz doa.

Ilunabarrak leihoa ispilu bihurtzen du: gure irudiak goraka doan ilargiarekin nahasten dira sutondoan su argitan lanean ari garela.

Azkenik, ilargia oso goian dagoenean, azken oskola botatzen dugu surtara eta, biok batera hasperen eginez, su nola hartzen duen begira geratzen gara.

Karrikotxea hutsik dago, ontzia gainezka beteta.

Afaldu (gaileta hotzak, urdaia, mazusta-mermelada) eta biharamunean egingo dugunaz hitzegiten dugu.

Biharamunean hasten da gehien gustatzen zaidan lana: erosketak.

Gereziak eta zidrak *Zidra: zidrondoaren fruitua; limoiaren antzekoa, baina handixeagoa. Medikuntza eta gozogintzan erabiltzen da., jinjibrea eta bainila eta Hawaiko pina poteak, muxika-azal onduak eta pasak eta intxaurrak eta whiskya eta, aufa!, irin piloa, gurina, arraultz mordoa, espeziak, gozagarriak: ai ene, pony bat eta guzti beharko dugu karrikotxea etxeraino eramateko!